Hasiera

OpenMove software askean garatutako garraio publikoaren plantifikatzaile multimodal bat da. Planifikatzaile honek autobus, tren, bizikleta, itsasontzi edo oinezko ibilbideak konbinatuz aukera egokiena aurkitzen du.

OpenMove OpenTripPlanner-en oinarrituta dago, software askeko planifikatzaile multimodal liderra.

OpenMove proiektua Biomimetics, Deustotech eta Esle-ren kide diren Fidenet Comunicación, Solid Rock IT eta Zylk enpresek garatu dute.

Gaur egunean merkatuan eskuragarri dauden planifikatzaile multimodal gehienek ibilbideen bilaketa eremua geografikoki eskualde batera edo mugatuta daude.

OpenMove-k aldiz muga hau ezabatzen du, planifikatzaile multimodalen arteko elkarlanerako tresnak ahalbidetuz. Horrela, posible da planifikatzaile multimodal desberdinek zerbitzatutako eskualdeen arteko ibilbideak kalkulatzea.

OpenMove erabiliz, posible da tokiko planifikatzaile multimodal bat izatea, tokian tokiko beharrak asetuz baina ikuspegi globala sakrifikatu gabe. OpenMove-n zerbitzari arteko elkarlan mekanismoek tokiko planifikatzailearen datu-basean aurkitzen ez diren arren, beste batzuetan aurkitu daitezkeen garraio publiko bidezko ibilbideak aurkitzea ahalbidetzen dute.

openmove_esukera_titulo